Albisteak
Jolastuz eta gozatuz hasi dute oporraldia 243 umek Atxutxiamaikaren Udako Txokoetan
Ikasturtea amaitu berri, udako oporraldia hasi dute txikienek Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatzen dituen Udako Txokoetan.
Hasi gara Txiki Eguneko bazkaria prestatzen
Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak Txiki Egunerako, abuztuaren 25erako. Mauxitxa txarangaren kalejira bukatu ostean izango da bazkaria, Sigmako aparkalekuan.
Txokoen eskaintza berezia uztailean eta irailean
Atxutxiamaikak, gurasoen eskaerak jaso eta baloratu ondoren, Txokoen eskaintza berezia prestatuko du uztailean eta irailean.
Euskal Herriko komunikabideek elkarlanean eman dute Gizakatearen berri
Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu zituen gizakatea elkarlanean jorratu zuten hainbat herri komunikabidek, tartean BARRENek. Euskal komunitateentzat interes informatiboa zuen ekimena zela-eta, aukera aproposa iruditu zitzaien komunikabideen arteko elkarlana sustatzeko, eta horretarako apustua egin zuten.
Tertuliak programako 6 lagunek parte hartu dute Izarran ospatu den Mintza Egunean
Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintza Eguna Arabako Izarran izan da aurten, eta elkarteak kudeatzen duen Tertulia programako sei lagun egon ziren bertan zapatuan. Eguraldi hotza baina giro beroa izan zutela esan digute Izarran egon zirenek.
IrriSarri Land-era irteera LH3-6koentzat
Abenturaz betetako eguna antolatu du oraingoan gaztetxoentzako Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak; segway zirkuitoa, Laser Tag partida, 1000m2-ko jolastokia, barneko aire zirkuitoa eta abentura ibilbidea besteak beste.
Astigarragako Sagardoetxera familia irteera antolatu du Atxutxiamaikak
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familia irteera antolatu du Astigarragako Sagardoetxera. Sagardoaren elaborazio prozesua ezagutu, muztio daztaketa, sagar eta txokolate tailerra eta Hernaniko igerilekuan gozatzeko aukera izango dute izena ematen duten familiek.
Elgoibarren jokatuko da Plazatik Gaztetxerako finalaurrea
Elgoibarko Izarraren Beinke bertso-eskolak eta Elgoibarko Gazte Asanbladak elkarlanean antolatu dute aurtengoan Plazatik Gaztetxera. Maiatzaren 24an izango da gaueko 22:00etan.
LH 3-6koentzako eskaintza
Maiatzean egindako eskaintzak izandako arrakasta ikusita, Atxutxiamaikako Aisia proiektuak ekaina eta uztailerako eskaintza berria prestatu du ludotekarekin batera.
Lotu eta erabaki ditugu aurreko batzarrean solte geratu zirenak
Urtarrilean erabaki edo aurkeztu gabe geratu ziren hainbat gai erabaki eta aurkezteko konbokatu zen asteazkeneko Batzar Orokorra, eta batzarrak aho batez onartu zituen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztu eta proposatutako gai guztiak.
129 bazkidek bete duzue parte-hartzeko fitxa. Eskerrik asko!
Apirilaren 16ra arteko epea jarri genuen bazkideok parte-hartzeko fitxa betetzeko, eta 129 bazkideren erantzunak jaso ditugu. Benetan gustura gaude jaso ditugun erantzunekin, eta Elgoibarko Izarra prest dago, 50 urteko jardunaren ondoren, ziklo berriari ekiteko.
LH3-6ko ikasleentzako eskaintza
Atxutxiamaikaren Aisialdia egitasmoak, 9-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako bi irteera antolatu ditu. Urbasan orienting, eskalada, tirolina eta abar egiteko aukera izango dute. Durangon berriz, eskumuturren abilezia frogatu beharko dute. Domeketarako plan ezin hobea!
Elkarteko bazkideen Batzar Orokorra izango da maiatzaren 7an
Urtarrilean egindako Bazkideen Batzar Orokorrean erabaki zen moduan, Elgoibarko Izarrak berriz ere deituko ditu bere bazkideak orduan erabaki, onartu edo aurkeztu gabe geratu ziren gaiak lotzeko.
Elgoibarko Izarrak 151.200 euroko diru-laguntza jasoko du Udalaren eskutik 2014an
Atzo (apirilak 15) sinatu genuen Elgoibarko Izarrak eta Udalak 2014rako hitzarmen ekonomikoa. 151.200 euroko diru-laguntza jasoko dugu Udalaren eskutik, aurtengo hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Badator Atxutxiamaikaren udako izen ematea
Hasi da jada Atxutxiamaikaren udako eskaintzan izena emateko aukera. Txokoak eta egonaldiak eskainiko ditu Aisialdi Taldeak 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako.
Elgoibarko Izarrak bazkideen parte-hartzea sustatu nahi du
Bazkideek elkarteko lan-dinamikan parte-hartzeko prozesuari ekin dio Elgoibarko Izarrak. Bazkideen parte-hartzea izango da ziklo berriko erronketako bat.
Zugarramurdira familia irteera
Zugarramurdin IX. Euskal Titiriteroen Topaketa ospatuko dutela-eta, familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Tailerrak, antzerkiak eta abarrak izango dira ikusgai egun guztian zehar.
Atxutxiamaikaren udaberriko oporraldia
Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak aurkeztu du bere aurtengo udaberriko oporraldia. Txikienentzako txokoak eta gaztetxoenentzako egonaldia Zarautzen antolatu ditu aisialdi taldeak.
Buruhandiak egiteko tailerra
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, buruhandiak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako. Bi saiotako ikastaroa izango da; martxoaren 22an eta 29an.
Asmakuntzak salgai! Ikuskizuna
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak ikuskizuna antolatu du HH2-LH2 bitarteko ikasleentzako.