Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jostailuen erakusketa antolatu dute Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak

Jostailuen erakusketa antolatu dute Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak

2013/11/26

Haur eta nerabeentzako jostailuen inguruko erakusketa egongo da ikusgai ostegunean eta ostiralean, Kultur Etxeko Sotoan. Jostailuak aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoa azaltzen ahaleginduko dira antolatzaileak.

Haur eta nerabeen jostailuak aukeratzerakoan zer hartu kontuan, zeri erreparatu? Besteak beste galdera horri erantzungo dio Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatutako erakusketak. Haur eta nerabeen jolasteko beharra, jolasaren funtzioak eta horretarako jostailuen erabilerari buruzko erakusketa antolatu baitute ostegun eta ostiralerako. Kultur Etxeko Sotoan izango da ikusgai, 16:30etik 19:30era.

Jostailuak sortzeko tailerra jostailuaBER

Erakusketaz gain, material birziklatuekin jostailuak sortzeko tailerra ere prestatu dute zapatu goizerako. Azaroaren 30ean, 10:00etatik 13:00etara izango da tailerra, hori ere Kultur Etxeko Sotoan, eta erakusketan bertan eman ahalko da izena, edo atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzita, bestela.