Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Tonbola
Nabigazioa
 

Tonbola

Aurreko bi urteetan TONBOLAK izan duen estimazioak bultzatuta, aurten ere abenduaren 24an Elgoibarko Izarraren aldeko tonbola jarriko dugu Kalegoen plazan. Plaza jendez bete eta ehunka erregalu banatzea da gure desioa. 

 

Baina horretarako, Elgoibarko Izarrak egiten duen lanean sinesten dugun guztion parte-hartzea behar dugu, eta zu ere animatu nahi zaitugu tonbolarako erregaluak lortzeko dinamikan parte hartzera. 

 

Beraz, tonbolarako erregaluak lortzeko prest bazaude idatzi ahal duzun azkarren, Elgoibarko Izarraren e-postara elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus eta esan zuk ere parte hartu nahi duzula tonbolako lanetan. Telefonoz ere dei diezagukezu, nahiago baduzu: 943 741 626. Eta, bestela, etorri elkarteak Ubitarten duen bulegora eta gustura hartuko zaitugu.

 

Eskerrik asko eta goazen, denon artean, tonbola osatzera!