Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertso-merienda ostiralean Miren Artetxe eta Ander Solozabalekin

Bertso-merienda ostiralean Miren Artetxe eta Ander Solozabalekin

2013/11/06

Bertso-eskola zer den azaltzeko eta bertsoekin zein ondo pasa daitekeen erakusteko Bertso-merienda antolatu dute Beinke bertso-eskolako lagunek ostiralerako. Miren Artetxe eta Ander Solozabal bertsolariak izango dira gonbidatu bereziak.

Ostiralean, 17:00etan Bertso-merienda hasiko da bertso-eskolako gelan (Elgobarko Izarrak Plaza Txikian daukan lokalean, AEK euskaltegiaren gainean). Miren Artetxe eta Ander Solozabal bertsolariak ere hantxe izango dira, gerturatutako ume eta gaztetxoei bertsoarekin ze ondo pasa daitekeen erakusteko asmotan. 

Beinke bertso-eskolak herriko ume eta gaztetxo guztiak gonbidatu ditu meriendara. Bertsoa gustuko dutenak, edo zer den hobeto jakin nahi dutenak, bertso-eskolan izena eman edo ez zalantza dutenak, hizkuntzarekin jolastea maite dutenak... Zintzoenak, bihurrienak, lotsatienak... kantua, txistea edo algara atsegin dutenak. Horiek guztiak bertso-eskolan kabitzen direla azpimarratu dute irakasle lanetan jarduten duten gazteek.