Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zientzia museora eta Aquariumera irteera familian, azaroaren 23an

Zientzia museora eta Aquariumera irteera familian, azaroaren 23an

2013/10/31

Kiribilka egitasmoak familia irteera antolatu du azaroaren 23rako. Donostiara izango da irteera, eta Eureka zientzia museoa eta Aquariuma bisitatuko dituzte partehartzaileek. Azaroaren 4an hasiko da izen-ematea.

Eureka zientzia museoa eta Aquariuma ezagutzeko aukera paregabea eskaini die Kiribilek Elgoibarko familiei. Elkarrekin Donostiara irteera egiteko plan polit askoa.

Hona hemen izen-emateari dagokion informazio zehatza:

 

  • Izen-ematea: Azaroaren 4an hasi eta 12an bukatuko da. Bulegoan edo Internetez.
  • Prezioa: 8 euro (bazkideek 7€)
  • Autobusak mugatuko du izen-ematea, eta ez da lekurik gorde edo erreserbatuko.
  • Izen-ematea osorik betetzeko izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko da. 
  • Pertsona bakoitzak bere familiaren izen-ematea bakarrik egin ahal izango du.
  • LHko haurrak  gurasoekin nahiz bakarrik etor daitezke.