Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz eta pozik bizitzeko gomendioz beteta ekarri zuen motxila Kike Amonarrizek

Euskaraz eta pozik bizitzeko gomendioz beteta ekarri zuen motxila Kike Amonarrizek

2013/10/17

Jendez betetako hitzaldi gelaren aurrean bi orduz jardun zuen Kike Amonarrizek, gerturatutako herritarren plazerrerako.

Kike Amonarrizek bi orduan esandakoak laburtzen hastea lan zailegia zen guretzako, eta berari eskatu diogu lan hori. Hiru minutuan, bi orduko hitzaldian umorez eta animoso esandakoak laburtu dizkigu.

Ideia asko eta elkarri josita ekarri zizkigun Kikek. Bakoitzak bere ideiak gordeko genituen poltsikoan, baina den-denok irribarre batekin atera ginen hitzaldi-gelatik, euskaraz eta pozik bizitzeko sekretuak kontatu izan balizkigu moduan.

 

Hurrengo asteazkenean Lorea Agirre eta Unai Iturriaga izango ditugu gure artean, berriz ere 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.