Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak LHko umeentzako eskaintza antolatu dute Atxutxiamaikak eta Ludotekak

LHko umeentzako eskaintza antolatu dute Atxutxiamaikak eta Ludotekak

2013/12/05

Bi arratsalde-pasa eta egun-pasa bat antolatu dituzte Atxutxiamaikak eta Ludotekak neguko oporretan LHko umeek primeran pasa dezaten. Egun-pasara familian animatzeko gonbidapena egin diete, gainera, etxeko nagusiei.

Eskalada-saioa

Aurreko urteko arrakasta ikusita, beste behin eskalada saioa antolatu dute eguberriko programan.  Morkaiko  Mendizale Elkarteko hezitzaileen laguntza izango dute oraingoan ere.
Horren ohikoa ez den kirol bat gertutik ezagutzeko eta praktikatzeko aukera paregabea izango dute umeek.
Norentzat: LHko haurrentzat.
Noiz: Abenduak 26, arratsaldez.
Non: Kiroldegiko rokodromoan.
Prezioa: 3€ (Elgoibarko Izarrako bazkideak 2€).

Arbasoen deiaLHarkua

Gure arbasoen aztarnari jarraitzea, horixe proposatu digute ekintza honekin. Programa honen helburua Debabarreneko historia eta ondarea ezagutzera ematea da, gure iraganean eta tradizioetan sakonduz.
Gure arbasoek sua nola egiten zuten, ehizarako zein teknika erabiltzen zituzten (arku tiraketa egingo dute), kobazuloetan egin ohi zituzten artelanak nola egiten zituzten ikasteko… aukera ezin hobea izango dute.
Norentzat: LH3-6.
Noiz: Abenduak 30, arratsaldez.
Non: Ludotekan.
Prezioa: doan

Aiako Harrietako parke naturalera familia-irteera

LHarditurriArditurrik, bai lurrazalean zein lurraren azpian, balio handiko ondarea jasotzen du, eta hura ezagutaraztea da arduradunen helburua. Erromatarren garaiko meatzeak bisitatzeko aukera izango dute partehartzaileek eta gabon garaian horren aproposa den talo tailer bat egingo dute, gainera.

Irteera autobusean egingo da eta irteera eta itzulera orduan izena eman ostean jakinaraziko dira. Familian izena eman nahi izanez gero, ezingo da Internetez egin. Zuzenean bulegora jo beharko da.
Norentzat: LHko haur eta gurasoentzat (haurrak bakarrik etor daitezke).
Noiz: urtarrilak 2.
Prezioa: 8€ (Elgoibarko Izarrako bazkideak 7€).

Izen-ematea

-Elgoibarko Izarran bulegoan edo Internetez HEMEN en egin beharko da. 
-Telefonoa: 943 741 626 
-Helbidea: Ubitarte 4, behea.
-E-posta: aisialdia@elgoibarkoizarra.com 
-Epea: abenduaren 19ra arte (plaza mugatuak).
-Ez dira plazak erreserbatuko. Izen ematea behin betikoa  izan dadin, izen emate fitxa beteta eta ordainketa eginda  egon beharko da.