Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Nor garen jakinda, nor izatera pasa behar dugu"

"Nor garen jakinda, nor izatera pasa behar dugu"

2013/10/24

Markatutako bidetik, zorrotz erantzun zien Lorea Agirrek Unai Iturriagak egindako galderei. Solasaldia konturatu orduko pasa zitzaigun, eta iluntzeko bederatziak nahi baino lehen iritsi. Hemen atzokoaren zertzelada txiki bat.

Udaletxearekin elkarlanean antolatutako hitzaldi zikloari amaiera emateko gonbidatu ezin hobeak izan genituen atzo, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Unai Iturriaga gonbidatu genuen kazetari lanetarako, elkarrizketatzailearen paperean, eta Lorea Agirre kazetaria berriz, galderak erantzuteko. Ondo erantzun ere. Ohi duen moduan, ideiak argi ekarri zituen Agirrek, eta zorrotz erantzun zien Iturriagaren galderei.

Nor garen galdetuz eman zion hasiera Iturriagak solasaldiari, eta sakontzen hasi orduko, bagarela nor erantzun zion Lorea Agirrek. Hortik hasita, garenari, izan garenari eta izan beharko dugunari egin zion errepasoa Agirrek.

Hitzaldiaren ostean bi ordutan esandakoak laburbiltzea lan zailegia zela jakinda, esandakoen zertzelada txiki bat oparitzeko eskatu genion Loreari, eta hona hemen laga ziguna:

 

 

 

Eta hona hemen, Aitor Lauzirika bazkideari esker, solasaldiaren bideo osoa:

Lorea Agirre-Unai Iturriaga "atzera begira, aurrera egiteko" [2013-10-23] from berrigorri on Vimeo.