Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udazken festa antolatu du Atxutxiamaikak zapaturako

Udazken festa antolatu du Atxutxiamaikak zapaturako

2013/10/16

Datorren zapatuan, urriaren 19an, Udazken Festa ospatuko dute Kalegoen Plazara gerturatzen diren guztiek, Atxutxiamaikarekin batera. 11:30ean hasiko da festa.

Atxutxiamaikak Udazken Festa antolatu du zapaturako. 11:30etik aurrera Kalegoen Plazan ospatuko dute festa, eta besteak beste, eskulanak, jolasak eta ipuin-kontaketa izango dira. HH2tik hasi eta LH2 arteko umeentzako prestatu dute ekintza.

Material berrerabilgarriekin egingo dituzte hainbat eskulan, eta jolaserako denbora ere hartuko dute. Zapatu goiza pasatzeko primerako plana proposatu die Atxutxiamaikak Elgoibarko familiei.