Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberriak elkartearen bueltan

Eguberriak elkartearen bueltan

2014/01/09

Oporretan elkarren aurpegiekin ez ahaztearren gehiegi ezkutatu gabe pasa ditugu eguberriak. Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria lehenengo, Bertso-saioa gero, eta aisialdiko negulekuak bukatzeko. Hau bai menu ona!

Esan beharrik ez dago elkarteko bazkideek eta herritarrek azaldutako babesari esker borobildu ditugula Eguberriak. Abenduaren 24an makina bat lagunek jardun zuten Plazan lanean: prestaketa lanetan, taloak egiten, tonbolako txarteltxoak saltzen, haurrekin kalejiran... Eta baita taloak, tragoak edo txarteltxoak erosten ere!

Beste hainbesteko laguntasuna jaso genuen Bertso-saioa antolatzeko lanetan ere. Eta esan beharrik ez dago, atxutxiamaikak gurasoek urtean zehar erakutsi ohi dioten konfiantzari eskerrak antolatu dituela beste behin, negulekuak.

Bejondeizuela, beraz, batean eta bestean elkarren albora, elkartearen bueltara gerturatutakooi!