Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bihar da Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko azken eguna

Bihar da Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko azken eguna

2013/11/07

Hasiera batean azaroaren 29ra arte sarrerak eros zitezkeen arren, Bertsozale Elkartearen eskariz bihar bertan erretiratuko ditugu sarrerak.

Abenduaren 15ean ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak ditugu salgai elkartean, eta hasiera batean azaroaren 29ra arte sarrerak erosteko aukera zegoela esan genuen arren, ez da horrela izango.

Euskal Herri mailan sarreren salmenta izaten ari den arrakasta ikusita Bertsozale Elkarteak saltzeke dauden sarrerak erretiratzen eskatu digu. Beraz, bihar arteko epea daukazue oraindik sarrerarik erosi ez duzuenok. Azkar ibili!