Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberrietako bertso-saioa Parrokian izango da

Eguberrietako bertso-saioa Parrokian izango da

2013/12/17

Atzo saltzen hasi eta iluntzerako eguberrietako saiorako sarrera guztiak agortu ziren. Arratsaldeko 16:00etan ekingo diogu berriz, sarrerak saltzeari.

Berezia behar zuen 50. urteurreneko bertso-saioak, eta berezia izango da. Lehenengo egunean sarrera guztiak salduta, saioa Parrokiara eramatea erabaki dugu.

Arratsaldeko 16:00etan abiatuko da sarreren salmenta

Ez dugu sarrerarik gordeko, eta ordu honetan  oraindik ez gara gai esateko zehazki  zenbat sarrera jarriko ditugu salgai. Beraz, sarrera gabe geratu nahi ez duenak azkar ibili beharko du. Sarrerak Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan lokalean salduko ditugu, ohi den moduan.

Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 sarrera erosi ahal izango ditu.