Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olentzeroren etxerako izen-ematea azaroaren 4an hasiko da

Olentzeroren etxerako izen-ematea azaroaren 4an hasiko da

2013/10/28

Atxutxiamaikak eta Ludotekak Olentzeroren etxera irteera antolatu dute abenduaren 14rako. Arrakasta handia izan ohi du urtero irteera honek, eta horregatik, izena emateko arauak bereziki zainduko ditugu. Azaroaren 4an, 16:00etan zabalduko da izen-ematea.

Azaroaren 4an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera zabalduko da Olentzeroren etxerako izen-ematea. Kasu honetan, Internetez ez, soilik bulegora etorrita eman ahalko da izena. Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegoan eta Ludotekan (bertako bazkideek) eman ahalko da izena. 

Izen-ematea

Azken urteetan ekintzak izan duen arrakasta ikusita, eta izen-ematearekin egondako arazoak ekiditeko asmotan honako arauak zehaztu dituzte Ludotekak eta Atxutxiamaikak:

  • Azaroaren 4an, 16:00etan zabalduko da izen-ematea eta azaroaren 12an itxi. 
  • Prezioa: 8 euro (bazkideek 7€)
  • 86 pertsonarentzako lekua dago, ez gehiago.
  • Ez dira lekuak aurrez gordeko, eta izen-ematea osorik betetzeko izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko da. 
  • Pertsona bakoitzak bere familiaren izen-ematea bakarrik egin ahal izango du.
  • LHko haurrak  gurasoekin nahiz bakarrik etor daitezke.