Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Neguko txokoetan izena emateko epea zabalik

Neguko txokoetan izena emateko epea zabalik

2013/11/25

Gaur hasi eta abenduaren 5ra arte eman daiteke izena Atxutxiamaikak antolatutako Neguko txokoetan. Urtero bezala, HHko eta LH1 eta 2ko umeentzako eskaintza prestatu du Atxutxiamaikak.

Udan ondo ez, hori baino hobeto pasa zuten Udako txokoetan parte hartu zuten ume eta hezitzaileek. Baita kalean behera zihoazela eurei begira geratutakook ere. Horregatik, neguak ere ematen digulako ondo pasatzeko aukera, Atxutxiamaikak bere urtero txokoak antolatu ditu HH eta LH1 eta 2ko umeentzako. Gaur hasi eta abenduaren 5ra arte eman ahalko da izena.

Egunak

Abenduaren 23an, 26an, 27an, 30ean, 31an eta urtarrilaren 2 eta 3an izango dira txokoak.

Prezioa

45 euro balio ditu umea Neguko Txokoetan apuntatzeak, eta 40 euro Elgoibarko Izarrako bazkide izanez gero. 

Izen-ematea

Internetez: KLIK

Elgoibarko Izarraren bulegoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00-14:00, 16:00-19:00 (ostiral arratsaldetan itxita).