Albisteak
Sukaldaritza tailerra familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Haurrentzako udaberriko aisia eskaintza
Atxutxiamaikak eta Ludotekak prestatutako udaberriko eskaintza prest dago jada, eta, izen ematea otsailaren 19tik martxoaren 5era arte izango da.
Xaboi eta kandela tailerra familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin xaboiak eta kandelak egiteko familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Lan-deialdia
Elgoibarko Izarrak aldi baterako Ludotekako hezitzaile lanpostua betetzeko lan-deialdia egiten du. Curriculumak aurkezteko epea: otsailak 6, asteartea.
Sagardotegira etorri nahi?
Urtero bezala, aurten ere sagardotegira joango gara. Martxoaren 17rako prestatu dugu plana. Egun ederra pasa nahi baduzu Elgoibarko Izarrako lagunekin, animatu eta eman izena otsailaren 2a baino lehen.
Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?
Aurten ere ez diogu huts egingo 1994an berreskuratu genuen ohitura zaharrari. Otsailaren 4an daukagu hitzordua Elgoibarko baserritarrekin. Kantuan eta eskean irtengo gara baserriz baserri, usadio zaharrak agintzen duen moduan. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera.
Aldenik Alden, oporraldietatik haratago
Aldenik Alden (LH4-6) programak urte osoan antolatuko ditu ekintzak hemendik aurrera. Ekintza horiek umeekin batera adostuko dira asanbladetan. Hasiera emateko, baina, Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean egin dute ekintza proposamena; Iruñeara irteera, asanblada eta asanbladan adostuko den arratsaldeko ekintza, hain zuzen.
Urteko azken txanpa!
2017ak eman ditu bere onenak. Eguberriak dira eta bulegoko ateak itxita egongo badira ere, elkarteak eutsi egingo dio bere lan-dinamikari. Hona hemen urtea amaitu aurretik izango ditugun ekintza batzuk. Amaiera ona eman urte zaharrari, bazkide, eta hobeto hasi berria.
Baguaz! bidaia-esperientziak: Biziminez, Josu Iztueta
Abenduaren 19an izango dugu Baguaz! bidaia-esperientziak programaren laugarren emanaldia. Josu Iztueta tolosarra izango da gurekin Bizimimez dokumentalarekin. AEB-ra furgonetaz egin zuten bidaiaren berri emango digu.
Euskaraldia zer den ulertzeko bideoa
Abenduaren 3an aurkeztu zen Euskaraldia proiektua Kalegoen plazan, ehunka lagunen aurrean. Baina zer da Euskaraldia? Zer dago proiektu horren atzean?
Egin dugu Bazkideen Urteko Batzar Orokorra
Nahi baino beranduago izan bada ere, atzo (abenduak 12) egin genuen Bazkideen Urteko Batzar Orokorra. Besteak beste, Zuzendaritza Batzorde berria onartu zen.
Abenduaren 11n jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 11tik 22ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarran. Olaizaga kiroldegian izango da aurtengo jaialdia.
EUSKARALDIA proiektua aurkeztuko dugu abenduaren 3an, Kalegoen plazan
Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak EUSKARALDIA proiektua aurkeztuko du abenduaren 3an. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko proposamena izango da.
Baguaz! bidaia-esperientziak: Nakupenda Tanzania
Azaroaren 28an izango dugu Baguaz! bidaia-esperientziak programaren hirugarren emanaldia. Nora Hadi elgoibartarra izango da gurekin, Tanzaniara egin zuen bidaiaren berri emateko.
JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?
Azaroaren 23tik 25ra jostailu erakusketa antolatu dute Ludotekak, Gaztelekuak, Atxutxiamaikak eta Gazte Asanbladak. Bertan, 60 jostailutik gora ezagutzeko aukera egongo da. Jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharrekoak azalduko ditugu, izan ere, jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira.
HAURRENTZAKO NEGUKO OPORRALDIKO ESKAINTZA
Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Neguko Oporraldiko eskaintza prest dugu jada, eta, gaurtik abenduaren 4ra bitartean izango da izena emateko epea.
Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin eguberrietako apaingarriak egiteko familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Gure zuhaitzak landatzen ikastaroa aurkeztuko dugu azaroaren 21ean
Nola egiten dira zuhaitz genealogikoak? Zein dira teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak? Hori eta gehiago ikasiko dute Gure zuhaitzak lantzen ikastaroan izena ematen dutenek.
Badator Kiribil! Barixakuan 17:15ean Maalako parkean izango da.
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, saioa antolatu dugu barixaku honetan, azaroak 17, 17:15ean Maalako parkean. Bertan, Kiribilek eta bere lagunek haurreei eta gurasoei euren abenturak kontatuko dizkiete eta elkarrekin jolastuko dute.