Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?

JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?

2018/11/19

Azaroaren 21etik 24ra jostailu erakusketa antolatu dugu Ludotekak, Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak. Bertan, jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharrekoak azalduko ditugu, izan ere, jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira. Horrez gain, 18 urtetik gorakoentzako afari-jolasa antolatu dugu Gazte Asanbladarekin batera.

JOSTAILU ERAKUSKETA: Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan? 

Zeinentzako? 2-99 urte bitarteko pertsonentzako

Non: Kultur Etxeko Sotoan

Noiz:

Azaroak 21, eguaztena, 17:00-19:30

Azaroak 22, eguena,17:00-19:30

Azaroak 23, barixakua, 17:00-18:30

*Azaroak 23, barixakua. 20:00-00:00 bitartean gaztetxean afari-jolasak 18 urtetik gorakoentzat. 

Azaroak 24, zapatua, 11:30-14:00 

Bertan, azalpen pertsonalizatuak, haurrentzako jolas-txoko dinamizatua, gida didaktikoa  etab. egongo dira.

Ekintza hau Udalarekin lankidentzan gauzatzen da.

Nabigatu euskaraz