Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludotekaren eta Gaztelekuaren lizitaziora ez aurkeztea erabaki du Elgoibarko Izarrak

Ludotekaren eta Gaztelekuaren lizitaziora ez aurkeztea erabaki du Elgoibarko Izarrak

2019/01/29

Elgoibarko Izarrak proposatuta jarri zituen martxan Elgoibarko Udalak bi ekipamenduak 2007an, eta ordutik gure elkartea izan da Ludoteka eta Gaztelekua kudatzeko ardura izan duena, baina azken lizitaziora ez aurkeztea erabaki dugu.

Elgoibarko Izarrak aurrerantzean Ludoteka eta Gaztelekua ez kudeatzeko erabakia hartu duela jakinarazi nahi dio Elgoibarko herriari. 2007an jarri zituen martxan Udalak bi ekipemanduak Elgoibarko Izarraren iniziatibaz, eta ordutik Elgoibarko Izarra izan da Ludoteka eta Gaztelekua kudatzeko ardura izan duena. Hamaika urtean bi ekipemanduak kudeatzeko ardura izan ondoren, azken lizitaziora ez aurkeztea erabaki dugu. 

 

Halaber, Elgoibarko Izarrak bere esker ona azaldu nahi die ekipamenduen inguruan ibili diren ume, nerabe, guraso eta hezitzaileei, eta onena opa die kudeatzaile berriei. Amaitzeko, Elgoibarko Udalari ere bere esker ona azaldu nahi dio hamaika urteotan Elgoibarko Izarrarekin izan duen konfiantzarengatik, eta bere prestutasuna azaldu nahi dio aurrerantzean ere Elgoibarko haur eta nerabeen aisia hezitzaile eta euskaldunaren mesedetan elkarlanean jarduteko.