Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrak koordinatzailea behar du

Elgoibarko Izarrak koordinatzailea behar du

2018/12/27

Atxutxiamaikako proiektu ezberdinak koordinatzeko pertsona bat behar du Elgoibarko Izarrak.

ESKATZEN DA:

  • Begirale titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea.
  • Ahozko eta idatzizko euskara maila altua izatea.
  • Aisia hezitzailean lan-eskarmentua izatea.

BALORATUKO DA 

  • Antzerki tekniken inguruko ezagutza izatea.
  • Hezkidetzaren inguruko formazioa izatea.
  • Parte hartze tekniken inguruko formazioa jasota izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa edo ingurukoa izatea.

 BILATZEN DIREN EZAUGARRIAK

  •  Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.

ESKAINTZEN DA:

  • Eszedentzia baten ordezkapena.
  • Formatzeko aukera.

Izena emateko epea: urtarrilaren 11, ostirala.

Ubitarte 4, behea. 20870 ELGOIBAR

www.elgoibarkoizarra.eus webguneko lan poltsa atalean izena eman