Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator berriz ere Kiribil! Gaur, 17:00etan Maalako parkean

Badator berriz ere Kiribil! Gaur, 17:00etan Maalako parkean

2018/11/09

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur, ostirala, azaroaren 9an, 17:00etan Kiribil eta bere lagunak etorriko dira. Bertan, haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.

Gaur, azaroaren 9an, arratsaldeko 17:00etan Kiribil eta bere lagunak etorriko dira Maalako parkera.

Bertan, Kiribilen lagun berriekin jolastuko dugu eta zirkoko arte ezberdinak ikasiko ditugu. Beraz, animatu Maalara gerturatzen, eta gozatu dezagun zirkoaz elkarrekin.  Kiribiltxuek zuen parte hartzea eskertuko dute.

 Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.