Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hilabete falta da!

Hilabete falta da!

2018/10/24

Hilabete barru, azaroaren 23an, ekingo diogu elgoibartarrok eta Euskal Herri osoak Euskaraldia ariketari. Bide onetik doaz ariketari lotutako aurrelanak.

2017ko abenduaren 3an aurkeztu zuen Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak Euskaraldia ariketa Kalegoen plazan 600 lagunen aurrean. Harrezgero etengabe jardun du lanean Euskaraldia Taldeak. Ariketa gizarteratzea izan zen hasierako zeregina; irailetik aurrera, berriz, jendea izena ematera animatzea izan da Taldearen egiteko nagusia. Aurrelanak ondo doaz eta dagoeneko badakigu jende askok eman duela izena.  

 

Ariketa gizarteratu eta jendea izena ematera animatzeko estrategietako bat elkarte eta erakunde bakoitzak bere hamaikoaa osatzea izan da, eta dagoeneko 40 elkarte eta erakunde inguru izan dira haien hamaikakoa osatu dutenak. Elgoibarko Izarrak ere osatu du berea.

 

Amaitzeko, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bere bazkide guztiak animatu nahi ditu Euskaraldia ariketan izena eman eta parte hartzera. Euskal Herria inoiz egin den ariketarik jendetsuenaren aurrean gaude, eta denok jarri behar dugu guretik ariketa arrakastatsua izan dadin. 

 

Izena emateko eta informazio gehiago: www.euskaraldia.eus / 643 499 169 

 

Nabigatu euskaraz