Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?

Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?

2019/01/16

Aurten ere ez diogu huts egingo duela 25 urte berreskuratu genuen ohitura zaharrari. Otsailaren 4an daukagu hitzordua Elgoibarko baserritarrekin. Kantuan eta eskean irtengo gara baserriz baserri, usadio zaharrak agintzen duen moduan. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera.

1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra. Ordutik, 2015ean baino ez genuen huts egin, elurteagatik, eta aurrerantzean ere eusteko asmoa daukagu, baserritarrek haien etxeko ateak gogo onez zabaltzen dizkiguten bitartean. 

 

Honako hau da aurtengorako prestatu dugun plana:

  • Arratsaldeko 14:30ean elkartuko gara Kalegoen plazan. 
  • Bi taldetan banatu ondoren, Elgoibarko baserri-auzoetara abiatuko gara kopla kantari. 21:30ak arte jardungo dugu kantuan eta eskean.
  • Egunari amaiera emateko, Aiastiako soziedadera joango gara afaltzera.  

 

Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28a baino lehen eman behar dute izena Elgoibarko Izarrara deituta (943 74 16 26). E-mailez ere egin daiteke elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara idatzita, eta baita Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan bulegora etorrita ere.

 

Animatu, denontzako tokia dago-eta!

 

Elgoibarko Izarrak antolatzen du ekimena, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.