Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator berriz ere Kiribil! Gaur, 17:30ean Maalako parkean

Badator berriz ere Kiribil! Gaur, 17:30ean Maalako parkean

2018/10/19

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur, ostirala, urriak 19, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira. Bertan, haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.

Gaur, urriak 19, arratsaldeko 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira Maalako parkera.

Bertan, Kiribilen lagun berriekin jolastuko dugu eta lehengo jolasak ere ikasiko ditugu. Beraz, zuen haurtzaroko jolasen bat haurrei erakusteko eta guztiok batera jolasteko, animatu Maalara gerturatzen, zuen parte hartzea eskertuko dute eta!

 Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.