Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruña-Veleia auziari argi apur bat emateko hitzaldia antolatu dugu

Iruña-Veleia auziari argi apur bat emateko hitzaldia antolatu dugu

2019/02/26

Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa zabalduko duen hitzaldia izango da Juan Martin Elexpuru bergararrak emango duena.

Iruña-Veleiako herri erromatarrean 2006an aurkitutako aztarnak faltsuak zirela esan zuen Arabako Foru Aldundiak, eta indusketa-lanetan ziharduen enpresako arduradunak auzitara eramatea erabaki zuen. Gizartearen kolektibo gero eta zabalago batek zalantza handiak dauzka auzi honekiko, eta kasuaren behin betiko argitze zientifikoa eskatzen du. Juan Martin Elexpuruk lehen lerrotik jarraitu du kasu honen bilakaera, eta bere iritzia ematera etorriko da Elgoibarrera.

 

  • Eguna: Otsailak 27, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan

 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.