Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kiribilduz egitasmoaren familientzako eskaintza otsaila eta maiatza bitartean

Kiribilduz egitasmoaren familientzako eskaintza otsaila eta maiatza bitartean

2019/01/31

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, ekintza desberdinak antolatu ditu otsaila eta maiatza bitartean.

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan familia eskaintza zabala antolatu dugu otsaila eta maiatza bitartean. Lehendabizi, bi egunetako mindfulness eta yoga tailerrak gidatuko ditu Naiara Mandaluniz-ek. Otsailean jarraipena izango duten bi tailer egongo dira HH4-5eko familientzat eta martxoan LH1-2ko familien txanda izango da. 

Bigarrenik, familiako helduentzat zuzendutako prestakuntza saioak eskainiko ditugu. Alde batetik, apirilean, Ane Ablanedoren eskutik, askatasunaren pedagogiaren inguruko prestakuntza saioak eta bestetik, maiatzean, jolas eta kanten ikastaroa.

Aipatzekoa da ere, maiatza bueltan familia irteerak eskainiko ditugula. 

Bai prestakuntzak eta bai familia irteeren inguruko informazio gehiago eta izen emateak aurrerago zabalduko ditugu.

 MINDFULNESS ETA YOGA TAILERRAK

 Antolatutako bi tailerrak egitura berdina izango dute; bi ataletan banatuta egongo dira. Lehendabiziko ordu eta erdian, guraso/tutoreei zuzendutako saio teorikoa egingo da (umeek zaintza zerbitzua izango dute) eta ondorengo ordu eta erdian, guraso/tutore eta umeekin saio praktikoa egingo da.

OTSAILEKO TAILERRA, 17 eta 24 (HH4-5)

Noiz: otsailak 17 eta 24, domekak. 10:00etatik 13:00etara.

Non: Olaizaga Kiroldegian.

Prezioa: 20 eurokoa izango da bikoteko ( Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 18€).

Izen ematea: KLIK 

*Plazak mugatuak dira

MARTXOKO TAILERRA, 23 eta 24 (LH1-2)

Noiz: martxoak 23 eta 24, zapatua eta domeka. 10:00etatik 13:00etara.

Non: Olaizaga Kiroldegian.

Prezioa: 20 eurokoa izango da bikoteko (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 18€).

Izen ematea: KLIK

*Plazak mugatuak dira

Tailerretan parte hartzeko:

  • Tailerren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen da.
  • Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
  • OHARRA: Tailerra euskera hutsean izango den arren, euskeraz ez dakiten gurasoek ere bertan parte hartzeko lekua dute.
  •  Tailerretan izena emateko azken eguna: otsailaren 13a.

 

PRESTAKUNTZA SAIOAK

 

ASKATASUNAREN PEDAGOGIA

Noiz: Apirilak 5, barixakua. 18:00etatik 21:00etara

         Apirilak 6, zapatua. 10:00etatik 11:30etara.

Non: Kultur etxeko Sotoan

Prezioa: 20 eurokoa izango da pertsonako ( Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 18€).

Izen ematea: martxoaren 11tik 17ra.

 

JOLAS ETA KANTEN IKASTAROA

Noiz: maiatzak 4, zapatua. Gazteleraz, 10:00etatik 11:30etara. Euskeraz, 11:30etatik 13:00etara.

Non: Kultur etxeko Sotoan.

Prezioa: doan.

Izen ematea: apirilaren 8tik 14ra.

 
Eskaintza hau Udalarekin lankidetzan antolatzen da.