Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sagardotegira etorri nahi?

Sagardotegira etorri nahi?

2019/01/24

Urtero bezala, aurten ere sagardotegira joango gara. Martxoaren 30erako prestatu dugu plana. Egun ederra pasa nahi baduzu Elgoibarko Izarrako lagunekin, animatu eta eman izena otsailaren 15a baino lehen.

Euskalgintza plazera eta lagunartea ere badelako antolatzen dugu urtero sagardotegirako irteera. Dultzaineroak lagun hartuta joango gara, eta jan-edanarekin batera, kantuak, dantzak eta jai-giroa izango dira egun horretako protagonistak. 

 Hau da prestatu dugun plana:

  • 13:00etan irtengo gara Elgoibartik eta Astigarragako Larrarte sagardotegira joango gara zuzenean. 
  • Nahikoa jan eta edan ondoren, Astigarragara jaitsiko gara parrandara.
  • Gauerdian hartuko dugu Elgoibarrera bueltatzeko autobusa.

 

Eguna: martxoak 30, zapatua

Prezioa: 40 € / 45 € bazkide ez direnek (autobusa eta sagardotegiko jan-edana)

Izena emateko: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 74 16 26

Plaza-kopurua: 25 lagunentzako tokia gorde dugu.

 

Etorri eta ez zara damutuko!

Nabigatu euskaraz