Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

 

 
Buruarinak familian egiteko tailerra

Buruarinak familian egiteko tailerra

2016/02/23

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin buruarinak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Gehiago irakurri

Udaberriko txokoetan eta Zarautzeko egonaldian izena emateko epea zabalik dago

Udaberriko txokoetan eta Zarautzeko egonaldian izena emateko epea zabalik dago

2016/02/22

Martxoaren 4ra arte izango da 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako Atxutxiamaikaren eskaintzan izena emateko aukera; txikienentzako txokoak, eta Zarautzen lau egunetako egonaldia handienentzako.

Gehiago irakurri

Gurasoak mingainak dantzan jarri nahi ditugu

Gurasoak mingainak dantzan jarri nahi ditugu

2016/02/18

Euskara ikasten ari bazara eta zure seme-alabekin euskaraz gehiago berba egin nahi baduzu, edo egoera horretan dauden beste guraso batzuei lagundu nahi badiezu, zuen intereseko ekimen baten berri eman nahi dizugu. Atseginez aurkeztu nahi dizugu Elgoibarko ikastentxeetako gurasoei zuzendutako ekimen bat; gurasoentzako TERTULIAK programa hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek otsailaren 24an

"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek otsailaren 24an

2016/02/17

Korrika ekimenaren azken edizioaren amaieran irakurri zuen testuarekin zer esan nahi duen azalduko digu kazetari eta antropologo beasaindarrak.

Gehiago irakurri

Sukaldaritza tailerra familian

Sukaldaritza tailerra familian

2016/02/08

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Gehiago irakurri

Lan deialdia

Lan deialdia

2016/02/01

Elgoibarko Izarrak euskara errefortzuak emateko hezitzailea behar du

Gehiago irakurri

'Haizea dator Iparraldetik!' ekimenaren bideoa

2016/01/21

Udazkenean Iparraldetik gurean jo zuen haizea poliki-poliki indarra galtzen joan bada ere, oraindik gure akorduan daude orduko irudi eta sentsazio asko eta asko. Eta, gainera, betiko gorde nahi ditugu guretzat. Horregatik prestatu dugu Haizea dator Iparraldetik! laburpen bideoa. Eire Vilak grabatu eta egin du bideoa, eta hamabost minutuko iraupena du.

Gehiago irakurri

Talo ikastaroa haur, gazte eta helduentzat

Talo ikastaroa haur, gazte eta helduentzat

2015/12/10

Gure Esku Dago ekimenak eta Elgoibarko Izarrak talo ikastaroa antolatu dute abenduaren 19an. Bi eragileek taloak egingo dituzte neguko jaien bueltan, eta, herritarrak animatu nahi dituzte ekimen horietan parte hartzera.

Gehiago irakurri

Sukaldaritza ikastaroa familian

Sukaldaritza ikastaroa familian

2015/12/09

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Gehiago irakurri

Martxan dauzkagu 2015-2016 ikasturteko TERTULIAK taldeak

Martxan dauzkagu 2015-2016 ikasturteko TERTULIAK taldeak

2015/12/04

Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin genuen 2015-2016 ikasturteko Tertuliak programaren aurkezpen irekia. 40 lagunek hartuko dute parte aurten, 11 taldetan banatuta.

Gehiago irakurri

LH3-6koentzako neguko eskaintza

LH3-6koentzako neguko eskaintza

2015/12/01

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamakaren Aisia egitasmoak, ludotekarekin elkarlanean, bi irteera antolatu ditu LH3-6ko ikasleentzako.

Gehiago irakurri

Zapatuan danok kalera!

Zapatuan danok kalera!

2015/11/25

Elgoibarko kaleak euskaltzalez bete nahi ditugu zapatu honetan. Euskarak 365 Egun lipduba grabatuko da, eta elgoibartar guztiak animatu nahi ditugu ekimen horrekin bat egitera. 12:00etan izango da hitzordua, kalean.

Gehiago irakurri

Neguko txokoetan izena emateko epea zabalik

Neguko txokoetan izena emateko epea zabalik

2015/11/24

Gaur hasi eta abenduaren 4ra arte eman daiteke izena Atxutxiamaikak antolatutako Neguko txokoetan. Urtero bezala, HHko eta LH1 eta 2ko umeentzako eskaintza prestatu du Atxutxiamaikak.

Gehiago irakurri

Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroa

Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroa

2015/11/04

Euskaraz ez dakiten gurasoek euren umeekin euskaraz jolastu ahal izateko ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Gaztelaniaz izango da eta azaroaren 14an izango da hitzaldia.

Gehiago irakurri

Sastarrain baserri eskolara familia irteera

Sastarrain baserri eskolara familia irteera

2015/10/27

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Sastarrain baserri eskolara familia irteera antolatu du. Bertan, animalien bizimodua ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Ekainberrira bisita ere egiteko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Gehiago irakurri

Jolas eta kantu ikastaroa

Jolas eta kantu ikastaroa

2015/10/20

HH5 eta LH2 bitarteko umeak dituzten gurasoentzako jolas eta kantu ikastaroa antolatu du Elgoibarko Izarraren Kiribilduz egitasmoak. Helburua gurasoeei umeekin euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea da.

Gehiago irakurri

Kiribilduz egitasmoaren eskaintza

Kiribilduz egitasmoaren eskaintza

2015/10/07

Urte amaierara arteko eskaintza egin du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Gurasoek seme-alabekin ondo pasatzeko eta euskaraz berba egiteko menu paregabea.

Gehiago irakurri

Euskararen eguneko esaldi lehiaketa

Euskararen eguneko esaldi lehiaketa

2015/10/02

Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Gaztelekuak antolatuko dute DBH eta BATXIko ikasleentzako esaldi lehiaketa. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu euskararen egunaren bueltan, doan.

Gehiago irakurri

Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera.

Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera.

2015/09/24

Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Bertan, sagardoa nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izango dute txikiek eta euren gurasoek. Eta gainera, bertan bazkalduko dute izena ematen dutenek.

Gehiago irakurri

 Daixolan izena emateko epea zabalik.

Daixolan izena emateko epea zabalik.

2015/09/21

Daixola! LH3-6 bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta lagun taldean, euskaraz ondo pasatzeko helburua dauka.

Gehiago irakurri