Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jendea behar dugu, San Bartolome jaietan, Maalako Jai Gunean barran lan egiteko

Jendea behar dugu, San Bartolome jaietan, Maalako Jai Gunean barran lan egiteko

2016/07/21

Maalako Jai Batzordean parte hartzeko erabakia hartu du Elgoibarko Izarrak. Jai Batzordeak parte hartzeko gonbite-proposamena egin dio Elgoibarko Izarrari, eta baietz erantzun dugu.

Maalako Jai Batzordean parte hartzeko konpromisoa hartu du Elgoibarko Izarrak, eta datorren urtetik aurrera Maalako Jai Batzordea plurala eta parte-hartzailea izateko eragile-lanak egingo ditu. Hori da Maalako Jai Batzordeari egin diogun proposamena, eta onartu egin digute. 

Aurten ez dugu txosnarik jarriko, eta ez dugu Maalako jai-programazioan parte hartuko, baina jai-guneko barran lau orduko bi txanda betetzeko konpromisoa hartu dugu. Horretarako behar dugu bazkideon parte-hartzea.

Elgoibarko Izarraren ziklo berriko erronka edo printzipioetako bat da herriko elkarte eta erakundeekin elkarlana eta aliantzak sustatzea, eta printzipio horri lotuta dago Maalako Jai Batzordean parte hartzeko erabakia.

Aurtengo zeregina, esan bezala, Maalako Jai Gunean jarriko den barran 4 orduko bi lan-txanda betetzea izango da.

Lan-egunak: abuztuak 26 eta 27, ostirala eta zapatua.

Lan-txanden ordutegia: 18:00-22:00 / 22:00-02:00 / 02:00-06:00

 

Barrako lanak egitera animatzen zareten bazkideok, idatzi elkarteko e-postara edo deitu elkarteko telefono-zenbakira, uztailaren 28a baino lehen.

E-posta: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

Telefono-zenbakia: 943 74 16 26

 

Eskerrik asko!