Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Salgai daude Kilometroak jaira joateko autobus-txartelak

Salgai daude Kilometroak jaira joateko autobus-txartelak

2016/09/19

Bergaran izango da aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 2an, eta dagoeneko salgai dauzkagu autobuserako txartelak.

Urtero moduan, aurten ere autobusak prestatuko ditugu Kilometroak jaira joateko. Bergaran izango da, urriaren 2an, eta dagoeneko salgai dauzkagu autobuserako txartelak. 8 € da txartelaren prezioa (7 € Elgoibarko Izarrako bazkideek), eta txartela erosteko Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegora joan behar da.

 

Irteera: 10:30 (Sigmako aparkalekuan)

Itzulera: 20:00

 

Txartela jasotzeko azken eguna: irailak 29, osteguna.

 

Ikastolen aldeko jaietara joateko autobusak Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatzen ditu, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.