Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludotekako bazkide egiteko aukera zabalik

Ludotekako bazkide egiteko aukera zabalik

2016/10/13

Elgoibarko Ludotekak bazkide kanpaina jarri zuen abian ikasturte hasierarekin batera. Promozio kanpaina honen barruan, ikastetxe bisitak gauzatu dituzte eta herriko bi ikastetxetako ikasleak gerturatu dira Udal Zerbitzua bertatik bertara ezagutzera. Aurten, berrikuntza moduan, HH5eko ikasleek ez ezik, LH2 eta LH4ko umeek ere hartu dute parte ekimen honetan.

Horrez gain, ostiral honetan, hilak 14, amaiera emango diote kanpainari Maalako parkean egingo duten kale ekintzarekin. Bertan, 5-12 urte bitarteko umeek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: txapak egiteko tailerra, orri markagailuak eta eva gomazko giltzatakoak. Ekintza honi 18:00etan emango diote hasiera; Kiribilen emanaldia bukatu bezain pronto. 

 

Bazkide kanpaina ostiral honetan bukatuko den arren, ikasturte guztian zehar egongo irekita da bazkidetzeko epea. 

Bazkide izateko informazio guztia ondorengo estekan aurkituko duzue (KLIK)