Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi lan deialdi

Bi lan deialdi

2016/09/12

Elgoibarko Izarrak koordinatzaile bat eta gaztelekurako hezitzaile bat behar ditu.

Elgoibarko Izarrak koordinatzailea behar du.

ESKATZEN DA:

  • Begirale titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea.
  • Ahozko eta idatzizko euskara maila altua izatea.

  Baloratuko da

  • Aisian lan-eskarmentua izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Antzerki tekniken inguruko formazioa izatea.
  • Hezkidetzaren inguruko formazioa izatea.
  • Parte hartze tekniken inguruko formazioa jasota izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.

ESKAINTZEN DA:

·         Amatasun baimen baten ordezkapena.

·         Formatzeko aukera.

Curriculumak AURKEZTEKO epea: irailaren 18a, igandea.

Ubitarte 4, behea. 20870 ELGOIBAR

atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus (Naiara) 943 741 626

 

Mezuaren gaia: koordinatzailea


Elgoibarko Izarrak gaztelekurako hezitzailea behar du

ESKAINTZEN DA:

  • Asteburuetako lana (astean 8 orduko kontratua).
  • Urtebeterako lan-kontratua.

 ESKATZEN DA:

  • Gizarte Hezkuntzako,  Gizarte Laneko,  Gizarte Zientzietako edo antzeko erdi edo goi-mailako titulazioa izatea.
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA edo titulu baliokideren bat.

 Baloratuko da:

  • Hezkuntza premia berezietan eskarmentua izatea.
  • Aisian lan-eskarmentua izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 
  • Nerabezaroaren eta nerabeen errealitatea ezagutzea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • 4. hizkuntza eskakizuna izatea
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko goi mailako unibertsitate titulazioa izatea.
  • Espezializazio ikastaroak izatea
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.

 

Curriculumak aurkezteko epea: irailaren 18a, domeka

Ubitarte 4, behea. 20870 Elgoibar / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus

 

Mezuaren gaia: gaztelekua