Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea

Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea

2016/09/08

Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2016-2017 ikasturtean izena emateko epea.

Tertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik ez daukatenei zuzenduta dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira dira, eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egoten da, taldea dinamizatzeko.

Urrian hasi eta ekainera arte iraungo du ikasturteak, eta programaren oinarrian astero izaten den ordubeteko tertulia-saioa dago. Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da.

 

Beraz, programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz berba egin nahi baina horretarako aukerarik edo erraztasunik ez daukaten bazkide eta herritar guztiak.  

 

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira, eta Udalak finantzatzen du.

 

Izena emateko eta informazio gehiago: 

  • Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26 (Imanol)

  • AEK euskaltegia:  607 601 423
  • Udal Euskaltegia:  943 74 27 31