Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erosi nahi duzu Zuberoako ikastolaren aldeko otarrea?

Erosi nahi duzu Zuberoako ikastolaren aldeko otarrea?

2016/10/18

Urtero moduan, aurten ere Zuberoako ikastolei laguntzeko aukera izango dugu elgoibartarrok. Zuberoko ikastolei lagunduko diegu eta, bide batez, gure barruak gozatuko ditugu.

Euskara lagundu Zuberoa gozatuz! da aurtengo kanpainari jarri dioten leloa, eta bi otarre mota izango ditugu, aukeran:

 

A) Ahüzki otarrea (40 €):

Ardi-gazna (450 gr.)

Ahate-gibela (125 gr.)

Bixkotx poltsa artisanala (150 gr.)

Eztia (500 gr.)

Euskal xerriki patea (200 gr.)

Euskal xerriki odolkia (200 gr.)

 

 

B) Irati otarrea (52 €):

Ardi-gazna (450 gr.)

Ahate-gibela (125 gr.)

Bixkotx poltsa artisanala (150 gr.)

Eztia (500 gr.)

Euskal xerriki lukainkak (400 gr.)

Axoa xahalki xehetua saltsan (640 gr.)

 

Otarreak Elgoibarko Izarran eskatu behar dira, azaroaren 30a baino lehen. 

Ekimen honek Elgoibarko Udalaren babesa dauka.

 

Eskariak egiteko:  elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 74 16 26

 

 

“Zuei esker euskararen tokia Xiberoan segurtatua izanez da.

 

                             Esker mila, zuen elkartasunaz!”