Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beinke! bertso-eskolan izena emateko epea zabalik

Beinke! bertso-eskolan izena emateko epea zabalik

2016/09/06

Bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen du bertso-eskolak. Duela bi urte zabaldu zen herrira bertso-eskola, Beinke bertso-eskola, eta ordutik taldea haziz joan da. Gustura daude ikasle eta irakasle jardundakoak, eta aurrera egiteko indartsu.

 Azken urteetan bezala, hasiera emango diogu bertsozale gazteenen ikasturteari.

 

IZENA EMATEKO, Internetez egin daiteke, edo bestela Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegora etorrita. 

PREZIOA: 50 euroko kuota baino ez da ordaindu behar urtean (bazkideek 45€).

SAIOAK bi adin tartetan bereizituko dira eta astearteetan emango dira merkatu plazako lokalean.

  • 5-9 urte bitarteko umeak; 17:30-18:30  (izena emateko klik
  • 9 urtetik gorako gaztetxoak; 18:30-19:30 (izena emateko klik).

Izen emateko epea urtarrilaren 3ra arte izango da.

Informazio gehiago: 943 74 16 26 (Mikel) / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus

Egitasmo hau Udalaren lankidetzarekin gauzatuko da.