Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Familia Eguna Idortorben

Familia Eguna Idortorben

2016/09/26

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familiengan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Urriaren 12rako, Familia Eguna antolatu dugu Idotorben, Ludotekarekin batera.

Urriaren 12an, asteazkena, lehen Familia Eguna ospatuko dugu Ludotekarekin batera Idotorben. Nahi duten familiak oinez igoko dira; bisita gidatua izango dugu inguruko fauna eta flora ezagutzeko,  edo nahi izanez gero,  autoz  igo daitezke. Helburua familiei elkar ezagutzeko eta harremanak euskaraz sendotzeko espazioa eskaintzea da. Era guztietako jarduerak izango dira (jolasak, magia, erromeria...). Familia bakoitzak bere bazkaria eta askaria eraman beharko ditu. Askaria, denen artean partekatuko dugu, beraz, familiako errezeta sekreturen bat baduzue, edota mazedonia, tarta, gailetak... egiteko abilezia baduzue, ekarri eta denon artean dastatuko ditugu.

Izena urriaren 9a  baino lehen eman behar da HEMEN

 

Doakoa da.

 

Familia bidezko hizkuntza transmisioa lantzeko helburua duen ekintza hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du, Kiribilduz egitasmoaren barruan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.