Albisteak
Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu Mendaroko Udaleku eta Gabonleku irekiak
Gaur, maiatzak 10, sinatu dute kontratua Iñaki Kondek eta Sonia Garciak, Elgoibarko Izarrako lehendakaria eta Mendaroko alkatea, hurrenez hurren.
Familia Eguna, azkenean Maalan izango da!
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udal Ludotekarekin elkarlanean, familien hizkuntza ohituretan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Horretarako, maiatzaren 27an, Familia Eguna antolatu dugu Maalan.
Bisita gidatua Txillarre baserrira, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko
Txillarre baserriko nekazaritza ekologikoa ezagutuko dugu maiatzaren 20rako prestatu dugun bisita gidatuan.
Peru Harrira (Leitza) Familia irteera
Peru Harrira (Leitza) familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udalarekin lankidetzan. Bertan, Euskal kulturan trasmisioaren inguruan hitz egingo digu Iñaki Perurenak, Mitologiaren inguruan... Herri Kirolaren eta baserriaren munduan murgilduko gara jolastuz eta esperimentatuz. Goizean, bisita gidatua egingo dugu eta ondoren Leitzan bazkaldu eta bertan jolasak egingo ditugu.
183.000 euroko diru-laguntza jasotzen duen hitzarmena sinatu dugu Udalarekin
Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari, 2017an euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko. Bi udal sailetatik bideratuko da diru-laguntza.
Badator aurten ere Kiribil!!! Gaur 17:15ean, Maalako parkean!!
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren barruan, Udalarekin lankidetzan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur 17:15ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira bertara. Bertan haurreei beraien abenturak kontatzeko eta beraiekin jolasteko.
Badator haurrentzako udaldiko oporraldia!!!
Udako oporraldiak heltzear daude, eta Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, haurrentzat antolatutako Udako Txokoak eta hainbat egonaldi, Zuhatza eta Askizu. Txokoak 4 proiektutan banatu ditugu adinaren arabera: Apariketan (HH2-HH4), Firin-Faran (HH5-LH1), Abixadan (LH2-LH3) eta Aldenik Alden (LH4-LH6). Izen ematea, apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean izango da eta txokoak ekainaren 26etik uztailaren 21era bitartean izango dira.
Udaldiko izen emateak gaur, apirilak 24, 16:00etan hasiko dira!!!
Elgoibarko Ludotekak eta Atxutxiamaikak, udalarekin lankidetzan antolatutako udaldirako izen ematea gaur hasiko da arratsaldeko 16:00etan!!
Korrika egitera goaz!
Aurreko edizio guztietan moduan, oraingoan ere Korrika egingo du Elgoibarko Izarrak. Apirilaren 5ean pasako da Korrika gure herritik, eta Elgoibarko Izarrak Armueta harategian hartuko du lekukoa, goizeko 7:00etan. Gonbidatuta zaudete bazkide guztiok, Elgoibarko Izarrarekin Korrika egitera!
“Euskaratik eta gure mundu erreferentzialetik egin behar dugu, besteen ispiluetan gure buruaren bila ibili gabe”
‘Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen’ izenburuko hitzaldia eskaini zuten joan zen eguaztenean Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio bertsolariek Elgoibarren, elkarrizketa formatoan.
Sukaldaritza Tailerra Familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin Sukaldaritza Tailerra Familian antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Udaberriko txokoetan eta Zarautzeko egonaldian izena emateko epea zabalik
Udaberriko oporraldiak heltzear daude, eta hauekin batera, Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, haurrentzat antolatutako Udaberriko Txokoak eta Zarautzeko egonaldia. Txokoak 4 proiektutan banatu ditugu adinaren arabera: Apariketan (HH2-HH4), Firin-Faran (HH5-LH1), Abixadan (LH2-LH3) eta Aldenik Alden (LH4-LH6) Zarautzeko egonaldira. Izen ematea, martxoaren 6tik 16ra bitartean izango da eta txokoak apirilaren 10etik 21era bitartean izango dira, Zarautzeko egonaldia, berriz, apirilaren 18tik 21era.
Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatuko du
Martxoaren 1ean Maialen Lujanbio Elgoibarren izango da, baina oraingoan ez da bertsotara etorriko. Uxue Alberdik egingo dion elkarrizketan euskararen gainean berba egingo digu Hernaniko bertsolariak. Kultur Etxean izango da elkarrizketa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala argitaratu dugu
Elgoibarko eta Mendaroko zerbitzuen 2017ko Gida Komertziala prestatu eta argitaratu dugu. Elgoibarko eta Mendaroko Udalen lankidetzarekin prestatu dugu, eta bi herriotako etxe guztietan banatuko dugu doan.
Mozorro Tailerra familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin Mozorro Tailerra Familian antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Sagardotegira etorri nahi?
Urtero bezala, aurten ere sagardotegira joango gara. Egun eder bat pasa nahi baduzu Elgoibarko Izarrako lagunekin, animatu eta eman izena urtarrilaren 31 baino lehen.
Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?
Aurten ere, azken 24 urteetan egin dugun moduan, hitzordua izango dugu otsailaren 4an Elgoibarko baserritarrekin. Kantuan eta eskean irtengo gara baserriz baserri, usadio zaharrak agintzen duen moduan. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera.
Eguberriak Elgoibarko Izarran!
Hemen dira aurtengo azken egunak! Elgoibarko Izarrako bazkide profesionalek oporrak hartuko dituzte gaur, urtarrilaren 2ra arte, baina Elgoibarko Izarrak Eguberrietako eskaintzari eutsiko dio. Ondo amaitu urte zaharra eta hobeto hasi berria!
Eskulanak eta ikuskizunak Kalebarren plazan
Neguko oporraldiaren barruan, Ludotekak eta Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, udalarekin lankidetzan, kaleko eskaintza berezia antolatu dute herriko haur guztientzat. Abenduaren 26an hainbat eskulanekin batera Niala magoaren ikuskizuna egongo da Kultur Etxeko Sotoan, eta abenduaren 28an, toki berdinean, tailerrak eta Pello Añorga ipuin kontalaria.
Jalgi hadi plazara! ekimeneko bideoa
Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak Jalgi hadi plazara! bideoa prestatu du. Abenduaren 2an izan ziren giza kateko eta Plazera plazara! jaialdiko irudiak jasotzen dira bertan.
RSS jarioa