Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara, generoaren ikuspegitik begiratuta

Euskara, generoaren ikuspegitik begiratuta

2017/10/16

Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, urriaren 18an Euskara, generoaren ikuspegitik hitzaldia izango dugu. Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquinek emango du hitzaldia, eta, besteak beste, uste batzuk ezeztatzeko balioko du.

Behin baino gehiagotan entzun dugu euskara ez dela hizkuntza sexista, baina Ameliak dioen moduan, “beste hizkuntzetan bezala, euskaraz ere badaude erabilera desegokiak generoari dagokionez”. Euskararenak eta egokiak diren formak ere badauzkagu, noski, eta horiek denak azaltzeko gonbidatu dugu Amelia gurera. Euskarak eskaintzen dizkigun aukeren berri emango digu, eta euskal jendartean gai honen gainean dauden debateak eta erronkak ere azaleratuko dizkigu.

  • Eguna: urriak 18, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
  • Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
  • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. 

 

Nabigatu euskaraz