Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baguaz! bidaia-esperientziak: Nakupenda Tanzania

Baguaz! bidaia-esperientziak: Nakupenda Tanzania

2017/11/23

Azaroaren 28an izango dugu Baguaz! bidaia-esperientziak programaren hirugarren emanaldia. Nora Hadi elgoibartarra izango da gurekin, Tanzaniara egin zuen bidaiaren berri emateko.

Baguaz! bidaia-esperientziak Maialen Astigarraga Alberdiren ideia da, eta helburu nagusia bidaietako esperientziak ezagutzera ematea da. Jende asko dabil munduan zehar era batera edo bestera bidaiatzen, eta horietako batzuk Elgoibarrera ekartzea da antolatzaileon asmoa.

Irailean izan genuen lehen emanaldia, Beñat Konde eta Irati Altzibarrekin, eta urrian Lander Egia tolosarra etorri zen gurera. Hirugarren saioan Tanzaniara joango gara, eta honako gogoeta aurreratu digu Norak: "Bizitzako etapa bakoitzak zure bertsio berri eta ezberdin bat eskatuko dizu. Ideia hori buruan nuela zapaldu nuen Tanzania: handik alde egindakoan kanpotik berdinak baina barrutik ezberdinak itzuliko nintzelakoan. Gainera, ba al dago alternatiba hoberik lan-boluntarioa eta turismoa uztartuz munduan barrena bidaiatzeko?"

  • Eguna: Azaroak 28, asteartea
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi gela
  • Ordua: 19:00

Baguaz! programa Elgoibarko Izarrak antolatu eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak finantzatzen du.