Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?

Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?

2017/10/24

Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, bihar, urriak 25, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel eta Ainhoa Mendibil izango ditugu hitzaldiari izenburua eman dion galderari erantzuteko: izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?

Ainhoa Mendibil elgoibartarra izango da elkarrizketaren gidaria, eta galderari erantzuteko, berriz, Lorea Agirre (Beasain, 1968) eta Idurre Eskisabel (Beasain, 1970) gonbidatuko ditugu Elgoibarrera. Euskaltzalean eta feministak biak, eta gaiaren gainean asko teorizatu dutenak.

Lorea Agirreri eskatu diogu elkarrizketaren mamia azaltzeko: “Euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan daude. Bien aurkako menperakuntza moduak berberak dira, eta, beraz, subordinazioari aurre egiteko diskurtso eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke. Bi prozesuek, sozialak eta politikoak direlako, justizia sozialarekin eta demokratizazioarekin lotura estua dute eta horregatik boteretze kolektiboaren bitartez, demokrazian sakondu eta biak ala biak subalternitate eraldatzaile unibertsal bihurtzeko bidea ireki daiteke”.

Elkarrizketa urriaren 25ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

  • Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
  • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.