Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olentzeroren etxera familia irteera

Olentzeroren etxera familia irteera

2017/10/30

Izenaduba basoan dagoen Olentzeroren etxera (Mungia) familia irteera antolatu dute Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan. Goizean herri kiroletan aritu, eta, bazkal ostean, Olentzeroren etxea bisitatu eta bertako pertsonai mitologiko ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz Familia Irteera:
  • Noiz: abenduaren 16an, zapatuan.
  • Irteera: 10:00etan, Txankakuako autobus geltokian.
  • Itzulera: 18:00etan, King Kongeko autobus geltokian.
  • Eraman beharrekoa: jatekoa (bazkaria, askaria...) eta arropa erosoa.
  • Prezioa: 12€ pertsonako  / Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 10€. 3 urtetik beherakoek, doan (3 urte dituzten haurrek ordaindu egin beharko dute).
  • Izen ematea: azaroaren 6tik, (16:00etatik aurrera Ludotekan eta Elgoibarko Izarraren bulegoan) azaroaren 10era arte. Hau behin betikoa izan dadin, izen emate fitxa bete eta ordainketa momentuan bertan egin beharko da (esku dirutan).

      Pertsona bakoitzak familia bakar baten izen ematea egin ahal izango du.

*Plazak mugatuak dira. 

Informazioa.

  • Elgoibarko Izarra: Ubitarte 4, behea (943 74 16 26)
  • Ludoteka: Gabriel Kurutzelaegi 6, behea (943 74 88 83)