Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baguaz! bidaia-esperientziak: Tolosatik Tokyora bizikletaz

Baguaz! bidaia-esperientziak: Tolosatik Tokyora bizikletaz

2017/10/23

Urriaren 24an izango dugu Baguaz! bidaia-esperientziak programaren bigarren emanaldia. Tolosako Lander Egia etorriko da gurera, Tolosatik Tokyora bizikletaz egin zuen bidaiaren berri ematera.

Baguaz! bidaia-esperientziak Maialen Astigarraga Alberdiren ideia da, eta helburu nagusia bidaietako esperientziak ezagutzera ematea da. Jende asko dabil munduan zehar era batera edo bestera bidaiatzen, eta horietako batzuk Elgoibarrera ekartzea da antolatzaileon asmoa.

Irailean izan genuen lehen emanaldia, Beñat Konde eta Irati Altzibarrekin, eta urriaren 24an emango diogu segida programari. Lander Egia tolosarra etorriko da oraingoan, eta Tolosatik Tokyora bizikletaz egin zuen bidaia kontatuko digu. Urrutiko ametsa zena egi bihurtzen hasi zen 2014ko udaberrian Landerrentzat. Tolosa abiapuntu zuela, Tokyorantz abiatu zen bizikleta baten gainean. Bidean 28.000 kilometro eta beste horrenbeste lagun egin zituen 29 herrialde zeharkatuz. Bideko bizipenak elkarbanatzera etorriko da Elgoibarrera.

  • Eguna: Urriak 24, asteartea
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi gela
  • Ordua: 19:00

Baguaz! programa Elgoibarko Izarrak antolatu eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak finantzatzen du.    

Nabigatu euskaraz