Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator berriz ere Kiribil! Barixakuan 17:30ean Maalako parkean izango da!

Badator berriz ere Kiribil! Barixakuan 17:30ean Maalako parkean izango da!

2017/09/21

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, saioa antolatu dugu barixaku honetan, irailak 22, 17:30ean Maalako parkean. Bertan, Kiribilek eta bere lagunek haurreei eta gurasoei euren abenturak kontatuko dizkiete eta elkarrekin jolastuko dute.

Barixakuan, irailak 22, arratsaldeko 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira Maalako parkera!

Oraingoan, ikasturteari hasiera emateko gure lagunak, udan, kanpoan egon ostean, oporretan bizitakoak kontatzera etorriko dira: ikasitako jolas berriak, abenturak…

Guraso eta umeen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, beraz, etorri Maalara ondo pasatzera eta ikasteko gogoz!!

Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.