Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra familian

Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra familian

2017/11/17

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin eguberrietako apaingarriak egiteko familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Noiz: abenduaren 2an, zapatuan. 10:00etatik 13:00etara. 

Non: Atxutxiamakaren lokalean (merkatu plazako bigarren solairuan).

Ikastaroan parte hartzeko:

§  Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen da.

§  Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.

§  Saioaren prezioa 6 eurokoa da (bazkideentzat 5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.

§  OHARRA: Tailerra euskera hutsean izango den arren, euskeraz ez dakiten gurasoek ere bertan parte hartzeko lekua dute.

 

IZEN EMATEA:

Hemen egin dezakezu: KLIK

Azaroaren 29an izango da izena emateko azkenengo eguna

*Plaza mugatuak 

Informazio gehiago:

943 74 16 26 (Jon)