Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?

JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?

2017/11/21

Azaroaren 23tik 25ra jostailu erakusketa antolatu dute Ludotekak, Gaztelekuak, Atxutxiamaikak eta Gazte Asanbladak. Bertan, 60 jostailutik gora ezagutzeko aukera egongo da. Jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharrekoak azalduko ditugu, izan ere, jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira.

JOSTAILU ERAKUSKETA: Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan? 

Zeinentzako? 2-18 urte bitarteko erabiltzaile eta hauen gurasoentzako

Non? Kultur Etxeko Sotoan

Noiz? 

§  Azaroak 23, osteguna. 17:00-19:30

§  Azaroak 24, ostirala. 17:00-19:30*

*Azaroak 24, ostirala. 21:00-00:00 bitartean gaztetxean pintxo-jolas dastaketa. Mahai jolasetan jolasteko aukera etxe eta lagun giroan. Nerabe eta gazte guztientzat (adinez zein arimaz).

§  Azaroak 25, zapatua. 10:00-12:00

 

 

Bertan, azalpen pertsonalizatuak, haurrentzako jolas-txoko dinamizatua, gida didaktikoa  etab. egongo dira.

Nabigatu euskaraz