Albisteak
Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, urriaren 4an Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna elkarrizketa izango dugu. Mari Luz Esteban izango da gonbidatua, eta Uxue Alberdik egingo dio elkarrizketa.
Baguaz! bidaia-esperientziak, irailetik abendura bitartean
Irailaren 26an ekingo diogu Baguaz! bidaia-esperientziak programa berriari. Lau emanaldi izango ditugu, eta Beñat Konde eta Irati Altzibar izango dira lehen gonbidatuak. Urtebeteko bidaiaren berri emango digute.
Badator berriz ere Kiribil! Barixakuan 17:30ean Maalako parkean izango da!
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, saioa antolatu dugu barixaku honetan, irailak 22, 17:30ean Maalako parkean. Bertan, Kiribilek eta bere lagunek haurreei eta gurasoei euren abenturak kontatuko dizkiete eta elkarrekin jolastuko dute.
Bertso-eskolan izena emateko epea zabalik
Bertso-eskola berriz martxan jartzeko asmoa dugu. Bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen du bertso-eskolak.
Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2017-2018 ikasturtean izena emateko epea.
Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera.
Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udalarekin lankidetzan. Bertan, sagardoa nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izango dute txikiek eta euren gurasoek, eta, gainera, bertan bazkalduko dute izena ematen dutenek.
Lekaixoka! Prest dauzkagu Kilometroak jaira joateko autobusak
Oñatin izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia. Irailaren 24an izango da jaia, eta hil honen 11tik aurrera egongo da autobuserako txartelak erosteko aukera.
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta
Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituen zikloa prestatu dugu elkarlanean. Urriaren 4tik 28ra izango da. Hitzaldiak, elkarrizketak, rap musika eta bertso-bazkari literarioa antolatu ditugu, besteak beste.
Gaur, uztailak 28, oporrak hartuko ditugu!
Elgoibarko Izarrak ere, beste askok bezala, oporrak hartuko ditu abuztuan. Gaur, uztailak 28, itxiko ditugu bulegoetako ateak, eta hala egongo dira irailaren 1era arte. Hilabete oporretan eman ondoren, irailean buru-belarri ekingo diogu ikasturte berriari, irailetik abendura arteko agendari erantzuteko.
Beinke! bertso-eskolan aurre izenematea
Bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen du Beinke! bertso-eskolak.
LAN ESKAINTZA
Atxutximaikarako aisialdiko koordinatzailea behar du Elgoibarko Izarrak, lanaldi osora jarduteko. Uztailaren 9a izango da curriculumak bidaltzeko azken eguna.
Iñaki Perurenak harriarekin duen maitasun istorioa
Tertuliak programak gonbidatuta etorriko da Leitzako harri-jasotzailea Elgoibarrera, ekainaren 22an. Emankizun poetikoa izango da, Kultur Etxeko sotoan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Irekia izango da, eta doan.
Ekigain jaia Sallobenten, udari ongi-etorria egiteko
Azken bi urteetan egin dugun moduan, aurten ere Sallobente-Ermuaran auzora joango gara udari ongi-etorria egitera. Ekainaren 21ean (asteazkena) izango da Ekigain jaia, eta programa erakargarria prestatu dugulakoan gaude.
Badator berriz ere Kiribil! Ostiralean 17:30ean KALEGOEN PLAZAN izango da! Eta jarraian, Udal Ludoteka ibiltariarekin Ekain Txou pailazoa egongo da!!
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren barruan, Udalarekin lankidetzan, KALEGOEN PLAZAN saioa antolatu dugu. Hasiera batean, Maalan izan behar bazen ere, azkenean Plazan izango da. Beraz, ostirala, ekainak 9, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira bertara. Bertan haurreei eta gurasoei beraien abenturak kontatzeko eta beraiekin jolasteko. Jarraian, Ludotekak aurkeztuta, Ekain Txou Pailazoa egongo da.
Errebal erromeria izango dugu ekainaren 9an, Maalako parkean
Elgoibarko Izarrak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak elkarlanean antolatu dugu ekainaren 9an Maalako parkean izango den erromeria gidatua. 20:30ean izango da hitzordua, eta dantzan ondo pasatzea da helburua.
Zabalik dago txoko osagarrietan izena emateko epea
Ekainaren 9ra arte egongo da uztaileko eta iraileko txokoetan izena emateko aukera.
Badator berriz ere Kiribil! Bihar 17:30ean Maalako parkean
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren barruan, Udalarekin lankidetzan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Bihar, maiatzak 12, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira bertara. Bertan haurreei eta gurasoei beraien abenturak kontatzeko eta beraiekin jolasteko.
Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu Mendaroko Udaleku eta Gabonleku irekiak
Gaur, maiatzak 10, sinatu dute kontratua Iñaki Kondek eta Sonia Garciak, Elgoibarko Izarrako lehendakaria eta Mendaroko alkatea, hurrenez hurren.
Familia Eguna, azkenean Maalan izango da!
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udal Ludotekarekin elkarlanean, familien hizkuntza ohituretan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Horretarako, maiatzaren 27an, Familia Eguna antolatu dugu Maalan.
Bisita gidatua Txillarre baserrira, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko
Txillarre baserriko nekazaritza ekologikoa ezagutuko dugu maiatzaren 20rako prestatu dugun bisita gidatuan.
RSS jarioa