Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oñatira familia irteera. Txokolateixia eta Arrikrutz kobak bisitatuko ditugu.

Oñatira familia irteera. Txokolateixia eta Arrikrutz kobak bisitatuko ditugu.

2018/05/03

Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz Oñatiko Txokolateixia Interpretazio Zentrora eta Arrikrutz kobetara bisita antolatu du Atxutxiamaikaren Kribilduz egitasmoak. Goizean hainbat txokolate ikusi eta dastatzeko aukera eskainiko da eta bazkal ostean Arrikrutz kobak bisitatuko dituzte izena ematen duten familiek.

Oñatira Familia Irteera (Txokolateixia Interpretazio Zentroa eta Arrikrutz kobak)

Noiz: maiatzaren 19an, zapatua.

Irteera: 10:30ean Txankakuako autobus geltokian.

Itzulera: 18:00etan King Kongeko autobus geltokian.

Eraman beharrekoa: hamaiketakoa, bazkaria, azkaria eta arropa erosoa.

Prezioa:  15€ pertsonako (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 13€) / 4 urte edo gutxiago duten haurrek 10€ (bazkideek 8 €) /  2 urte edo gutxiago duten haurrek doan.

Izena emateko: KLIK

Izen ematea maiatzaren 13ra arte izango da.

Ekintza hau udalarekin lankidetzan egiten da.

Nabigatu euskaraz