Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik da, jada, Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako eskaintzan izena emateko epea

Zabalik da, jada, Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako eskaintzan izena emateko epea

2018/04/13

Udako oporraldia gerturatzen ari dela-eta, Elgoibarko Izarrak eta Udalak haurrentzako antolatutako eskaintza zabala antolatu dugu elkarlanean. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean izango da eta adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza berezitua prestatu dugu.

IZEN EMATEA

Apirilaren 16tik  27ra bitartean egin ahal izango da eta hiru aukera dituzue:

  • Elgoibarko Izarran: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 /16:00-18:00 (ostiral arratsaldeak itxita).  943 741 626
  • Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.  943 748 883 
  • Beheko diptikoetan "klik" eginez.

APARIKETAN (HH2-3 ETA HH4)

Apariketan18uda

FIRIN-FARAN (HH5-LH1)

ff18 UDA

ABIXADAN (LH2-3)

ABX18UDA 

ALDENIK ALDEN (LH4-6)

Aurtengo izen emate prozesua ezberdina izango da.
BEHIN-BEHINEKO IZEN EMATEA:
NOIZ: apirilak 16-22
Nola:  Elgoibarko Izarran, Ludotekan  edo www.elgoibarkoizarra.eus 
webgunean. Eskaerak, banaka edo taldeka egin daitezke (3 gehienez).
PLAZEN ZOZKETA:
Plaza kopurua gaindituz gero, apirilaren 23an, 18:30ean, merkatu 
plazako bigarren solairuan egingo den zozketan erabakiko dira. 
BEHIN-BETIKO IZEN EMATEA:
Zozketan plaza lortu dutenek apirilaren 29ra arte izango 
dute epea behin betiko izen ematea egiteko. Zozketan plaza lortu 
duen norbaitek izenik emango ez balu, plaza horri uko egiten 
diola ulertuko dugu.
 
ALDENIK18UDA