Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ATERA SELFIEA!

ATERA SELFIEA!

2018/04/06

Elgoibarko denda eta taberna-jatetxeetan euskararen erabilera handitzeko kanpaina, apirilaren 13an hasiko da kanpaina eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da.

Kanpainaren helburua, zerbitzua euskaraz eman dezaketen merkatari eta ostalariak ikusaraztea da, eta bezeroak motibatuz, herritarrek denda eta tabernetan euskara gehiago erabiltzea.

Dendari-ostalariak eta bezeroak elkarrekin argazkia ateratzea eskatzen dugu (selfiea), horretarako propio prestaturiko euskarria “Euskara ez daukagu saltzeko!” eskuetan dutela.

Selfieak bidaltzen dituztenen bezeroen artean (WhatsApp bidez 643 499 169 edo emailez gureanbaielgoibar@gmail.com helbidera) 20 euroko 15 erosketa txartel zozkatuko dira parte hartzen duten denda eta tabernetan erabiltzeko.

Bezero bakoitzak nahi adina selfie bidali ahal izango ditu, baina establezimendu bakoitzeko bat. Argazkiarekin batera, telefono zenbakia eta denda edo tabernaren izena bidali beharko ditu. Argazkiak 18 urtetik gorako edonork bidali ditzake.

Kanpaina Elgoibarko Izarrak antolatu du GUREAN BAI proiektuaren barruan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.