Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haurrentzako udaberriko aisia eskaintza

Haurrentzako udaberriko aisia eskaintza

2018/02/19

Atxutxiamaikak eta Ludotekak prestatutako udaberriko eskaintza prest dago jada, eta, izen ematea otsailaren 19tik martxoaren 5era arte izango da.

Elgoibarko Izarra eta Udalak udaberriko oporraldiko eskaintza antolatu dute elkarlanean. Aurten, udaberrian ere eskaintza oparoa prestatu dugu Atxutxiamaikak eta Ludotekak Urteroko txokoez gain, hainbat ekintza gehigarri antolatu ditugu.

Izen emateak otsailaren 19tik martxoaren 5era arte izango dira. Ludotekan eta Elgoibarko Izarraren bulegoan, Ludotekan nahiz www.elgoibarkoizarra.eus atarian  *Plazak mugatuak dira. 

Informazioa.

Elgoibarko Izarra: Ubitarte 4, behea (943 74 16 26)

 Ludoteka: Gabriel Kurutzelaegi 6, behea (943 74 88 83)

TXOKOAK (HH2-LH3):

Ordutegia: 09:00-13:00 bitartean (Maalako parkean jaso eta batuko ditugu umeak)

Txandak:

1. txanda: Martxoaren 26tik 28ra. 36 € (bazkideek 32€)

2. txanda: Apirilaren 3tik 6ra. 48 € (bazkideek 43€)

Bi txandak: 80 € (bazkideeek, 72€)

Izena emateko: 

APARIKETAN(HH2-HH4):

1. Martxoak 26, 16:00-19:30 Sotoan.

1 eta 4 urte bitarteko umeentzako jolas librea eta gurasoentzako Txusma Azkonarekin jolas librearen inguruko tailerra. Umeak heldu batekin etorri beharko dira. 5 € (bazkideek 4 €)

2. Martxoak 28, 11:00-14:00 / 16:00-19:30 Sotoan.

Jolas librean oinarritutako SOTOTK. Umeak heldu batekin etorri beharko dira.( Ez da izena eman behar) Doan

3. Apirilak 3, 16:00-19:00, San Roken.

HH2-HH4 bitarteko umeentzat  jolas librea naturan. 5 € (bazkideek 4 €)

Izena emateko:

 FIRIN FARAN(HH5-LH1):

1. Martxoak 28, 11:00-16:00 Ludotekan.

Masterchef eta bazkaria. 7 € (bazkideek 5 €)

2. Apirilak 5, Pasaiara egun pasa (18:00ak arte)

Albaolara irteera egingo dugu (Pasaia). 16 € (bazkideek 14 €)

Izena emateko

ABIXADAN(LH2-LH3):

1. Martxoak 26-27, Orion egonaldia. 

Oriora joango gara eguna pasatzera eta gaua Txurruka aterpetxean pasatuko dugu. Martxoaren 27an  bazkal ostean itzuliko gara. 28 € (bazkideek 25 €)

2. Martxoak 28, 11:00-16:00 Ludotekan.

Masterchef eta bazkaria. 7 € (bazkideek 5 €)

3. Apirilak 5, Pasaiara egun pasa (18:00ak arte)

Albaolara irteera egingo dugu (Pasaia). 16 € (bazkideek 14 €)

 Izena emateko

ALDENIK ALDEN(LH4-LH6):

1. Martxoak 3, egunpasa.
Donostiara irteera (Txuri Urdin). 16€ (bazkideek 14€)
2. Martxoak 17, 17:00-20:00 Ludotekan
Ginkana eta eskulana. 5€ (bazkideek 4€)
3. Martxoak 24-27, Zarautzen egonaldia.
4 egun Zarauzko aterpetxean. 96€ (bazkideek 86€)
4. Apirilak 4. 19:00-22:00
 Gaubela Ludotekan (Karaoke mozorrotua).5€ (bazkideek 4€)
5. Apirilak 5. 17:00etan Ludotekan 
Asanblada irekia

Izena emateko: 

 KALEKO EKINTZAK (HH2-LH6)

1. Martxoak 27,  ikuskizuna. 18:00etan
"Kalean otso etxean uso" ikuskizuna Patata Tropikala Antzerki laborategiaren eskutik. Doan
2. Apirilak 6, Kalegoen Plazan. 12:00-14:00.
Plazan hainbat ekintza egingo ditugu: jolasak, tailerrak, eskulanak... Doan