Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrako langile emakumeok planto

Elgoibarko Izarrako langile emakumeok planto

2018/03/08

Elgoibarko Izarrako langile emakumezkook bat egin dugu gaurko deitutako plantoarekin eta lanuztera batuko gara 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik aurrera, iruditzen zaigulako emakumeok isilpeko lan handia egiten dugula, eta gure lanak ez duela behar besteko aitortzarik. Planto egingo dugu gure aurreko emakumeei zor dizkiegulako gaur dauzkagun eskubideak eta guri ere badagokigulako gure eta gure ondorengoen etorkizun hobeago baten alde borrokatzea.