Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xaboi eta kandela tailerra familian

Xaboi eta kandela tailerra familian

2018/02/02

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin xaboiak eta kandelak egiteko familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Noiz: otsailaren 17an, zapatuan. 10:00etatik 13:00etara. 

Non: Elgoibarko Ludotekan.

Ikastaroan parte hartzeko:

§  Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen da.

§  Ume bakoitzeko heldu bakarrak hartu ahalko du parte.

§  Saioaren prezioa 5 eurokoa da (bazkideentzat 4.5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.

§  OHARRA: Tailerra euskera hutsean izango den arren, euskeraz ez dakiten gurasoek ere bertan parte hartzeko aukera dute.

 Ekintza hau Udalarekin lankidetzan egiten da.

IZEN EMATEA: KLIK

Hemen egin dezakezu

Otsailaren 13an izango da izena emateko azkenengo eguna

*Plaza mugatuak 

Informazio gehiago:

943 74 16 26 (Jon)